miércoles, 29 de abril de 2020

ETXEALDITIK EUSKARALDIRA!!  ERRONKA (2) 💕💜💚🔵🔴


Etxeko euskarako irakasle maiteak, zer moduz zoazte?
Asko praktikatu edo ikasi al dute zuen etxekoek?
Dagoeneko, koloretako zenbat zirkulu lortu duzue? 🔵🔴⭕⬤

Hasieran, etxean  irakasteko erronka bota genizuen. Orain beste ariketa batzuk proposatzen dizkizuegu etxekoei edota ingurukoei gehiago irakasteko:

1- Jarraitu  aurreko egunetako agurrak, gauzen izenak eta esaldi errazak praktikatzen.

2- Atera partxisak, antzara-jolasak (oca), dominoak edota karta- jolasak eta irakatsi zenbatzen euskaraz: bat, bi, hiru... Jolas horietan erabiltzen diren esamoldeak ere bai : nik irabazi dut!/ zuk galdu duzu; nire/zure txanda da ; bota dadoa/karta...

3- Orain egunero alditxo bat kalera atera ahal zaretenez, ezagunei, dendariei, auzokideei euskaraz agurtu eta dakitenekin euskaraz hitz egin  eta kontatu zer egiten ari zareten.

4- Horman, leihoan edo balkoian jartzeko txartelen bat prestatzen baduzue mezua euskaraz ere idatzi.


Komentarioetan idatzi ahal duzue nola doan erronka zuen etxeetan eta nahi baduzue bidali zuen zikuluen argazkiak!






No hay comentarios:

Publicar un comentario

LARS ZONBIA

Lars Zonbia IKUSI