ETXEALDITIK EUSKARALDIRA!! ERRONKA (2) 馃挄馃挏馃挌馃數馃敶
Etxeko euskarako irakasle maiteak, zer moduz zoazte?
Asko praktikatu edo ikasi al dute zuen etxekoek?
Dagoeneko, koloretako zenbat zirkulu lortu duzue? 馃數馃敶⭕⬤
Hasieran, etxean irakasteko erronka bota genizuen. Orain beste ariketa batzuk proposatzen dizkizuegu etxekoei edota ingurukoei gehiago irakasteko:
1- Jarraitu aurreko egunetako agurrak, gauzen izenak eta esaldi errazak praktikatzen.
2- Atera partxisak, antzara-jolasak (oca), dominoak edota karta- jolasak eta irakatsi zenbatzen euskaraz: bat, bi, hiru... Jolas horietan erabiltzen diren esamoldeak ere bai : nik irabazi dut!/ zuk galdu duzu; nire/zure txanda da ; bota dadoa/karta...
3- Orain egunero alditxo bat kalera atera ahal zaretenez, ezagunei, dendariei, auzokideei euskaraz agurtu eta dakitenekin euskaraz hitz egin eta kontatu zer egiten ari zareten.
4- Horman, leihoan edo balkoian jartzeko txartelen bat prestatzen baduzue mezua euskaraz ere idatzi.
Komentarioetan idatzi ahal duzue nola doan erronka zuen etxeetan eta nahi baduzue bidali zuen zikuluen argazkiak!