2020ko martxoaren 24, asteartea.
Kaixo lagunok,
Sorkun naiz eta zuekin komunikatzeko eskutitz bat egitea pentsatu dut. Zelan zaudete? Nik pixkat beldurra diot koronabirus honi baina laster pasatuko da eta berriro ikastolan ikusiko gara.
Lekeition nago baina ezin naiz hondartzara joan, egun guztian etxean egoten naiz eta lehiotik kaioak ikusten ditudanean zuekin gogoratzen naiz. Irakurri genuen azken ipuinak “kaioa” izena zuen, gogoratzen zarete?
Ikastolako azken eguna nahiko berezia izan zen, momentu batetik bestera abisatu ziguten ez zela bi
astetan ikastolarik egongo eta denok harrituta geratu ginen.
Nik goizetan lanak egiten ditut, zuentzako lanak prestatu, interneten gauzak begiratu... Arratsaldetan
berriz irakurri, dantza egin eta telebista ikusten dut. Egia esan aspertuta nago eta nahiago dut ikastolan egon zuekin. Nahiko aspegarriak dira egun hauek. Baina horrelakoa da bizitza.
Orain zuen txanda da, animatu idaztera eta bidali zuen eskutitza interneten bidez, horretarako zuek idatzi eskuz eta gero etxeko norbaiti esan ordenagailura pasatzeko.
Eskerrik asko maitioak eta lehen esan bezala laster ikusiko gara, maiatzean edo ekainean.
Sorkun
Enara naiz. Zu nola zaude?
ResponderEliminarNi ondo. Ni egon naiz decimekin eta egon naiz etxean.
Zu non egon zara?
Egin ditut etxeko lanak eta ikasten dut tablak 3,4,5 eta 2 eta ere bai panpinekin jolastu dut. Goizetan egin dut zirkuitoak.
Bueno agur musuak.
Enara
Hau da jaso dugun lehenengo eskutitza baina heltzen ari dira gehiago ere.
EliminarKaixo Sorkun! Naroa.c naiz.
ResponderEliminarZuk zer moduz zaude?
Nik erebai azpertuta nago etxean.Goizean etxeko lanak egiten dut eta arratsaldeon jolasten dut nire gurasoekin, erebai laguntzen dut amari.
Nire gelako lagunekin vídeo llamadaekin ikusten gara.
Nik erebai koronabirusari bidurrik daukat.
Espero dut laster ikustea.
Muzu handi bat
Oso ondo Naroa. C
Eliminarkaixo Sorkun!
ResponderEliminarJon naiz, ni ondo nago baina oso aspertuta.Etxeko lan asko egiten ditut eta telebista piskat ikusten dut. Klasera joan nahi dut eta lagunekin egon. Agur Sorkun agur lagunak
Oso ondo Jon.
ResponderEliminarKaixo Sorkun, Unax naiz. Ni ondo nago. Goizero etxeko lanak egiten ditut. Arratsaldean play eta nintendo jolasten dut eta aspertzen naiz etxean. Bideollamadak egiten ditut lagunekin eta egunero zortziretan txaloka egiten dugu. Ikastolara joan nahi dut berriro.
ResponderEliminarAGur
Unax
Eskerrik asko Unax. Espero dut laster ikustea.
ResponderEliminarKaixo Sorkun, Aya naiz.
ResponderEliminarZer moduz zaude? Nik ondo, baina aspertuta nago. Goizean, etxeko lanak egiten ditut eta arratsaldean nire nebarekin jolasten dut. Gauetan, nire aiton-amonak hitz egiten dut. Pasaden astea, marrazkiak egin nituen eta lehioan jarri nuen. Nire auzoetan mutil guztiek marrazkiak egin zituzten.
Agur eta muzu bat,
Aya.
Kaixo Aya
ResponderEliminarZelako ilusioa zure eskutitzak. Badakit lan asko egiten zabiltzala, zure aizpa Salmarekin hitz egiten dut. Bikain ari zarete denok.
Laster ikusiko gara, besarkada bat maitia.
Sorkun.