lunes, 30 de marzo de 2020

ZALANTZAK


Familia batek baino gehiagok galdetu digu nola lantzen ditugun hurrengo kenketak. 
Hona hemen azalpena:

miércoles, 25 de marzo de 2020

Erronka: Zenbat 1zentimoko, 2 zentino, 5 zentimoko, 10 zentimoko, 20 zentimoko eta 50 zentimoko behar dira 1€ osatzeko?Erabili taula laguntzeko.


Sorkunen eskutitza ikasleentzat

2020ko martxoaren 24, asteartea.

Kaixo lagunok,

Sorkun naiz eta zuekin komunikatzeko eskutitz bat egitea pentsatu dut. Zelan zaudete? Nik pixkat beldurra diot koronabirus honi baina laster pasatuko da eta berriro ikastolan ikusiko gara.
Lekeition nago baina ezin naiz hondartzara joan, egun guztian etxean egoten naiz eta lehiotik kaioak ikusten ditudanean zuekin gogoratzen naiz. Irakurri genuen azken ipuinak “kaioa” izena zuen, gogoratzen zarete?

Ikastolako azken eguna nahiko berezia izan zen, momentu batetik bestera abisatu ziguten ez zela bi
astetan ikastolarik egongo eta denok harrituta geratu ginen.

Nik goizetan lanak egiten ditut, zuentzako lanak prestatu, interneten gauzak begiratu... Arratsaldetan
berriz irakurri, dantza egin eta telebista ikusten dut. Egia esan aspertuta nago eta nahiago dut ikastolan egon zuekin. Nahiko aspegarriak dira egun hauek. Baina horrelakoa da bizitza.

Orain zuen txanda da, animatu idaztera eta bidali zuen eskutitza interneten bidez, horretarako zuek idatzi eskuz eta gero etxeko norbaiti esan ordenagailura pasatzeko.

Eskerrik asko maitioak eta lehen esan bezala laster ikusiko gara, maiatzean edo ekainean.
Sorkun

Dirua erabiltzen ikasteko jolasa. / Gano y me gasto.


Atzean urdin kolorea badago agertzen den diru-kopurua irabazten  dugu (+). Atzeko kolorea gorria bada kopuru hori gastatu dugula esan nahi du (-). Bietan zenbat dirurekin geratzen garen asmatu behar dugu. Ikusi kantitatea, pentsatu zenbatekin geratzen zaren eta behera joatean ikusiko duzu asmatu duzun ala ez.

Si el dinero aparece sobre fondo azul quiere decir que ganamos esa cantidad (+). Si el color del fondo es rojo significa que gastamos esa cantidad de dinero (-). En ambos casos el juego consiste en adivinar con cuánto dinero nos quedamos. Observa la cantidad de dinero, piensa con qué cantidad te quedas y al mover la imagen hacia abajo comprobarás si has acertado o no.

https://drive.google.com/file/d/0B5WdXnZ4FADnaWNzV041QzE5eFZBY3pDUUFKTkw1VmtCLWtN/view?usp=sharing

Bideo oso interesantea




jueves, 19 de marzo de 2020

ONGI ETORRI GURE BLOGERA!!


Kaixo guztioi!! Egoera honen aurrean egonda, 2. mailako irakasleok blog bat egitea erabaki dugu. Tresna honen bidez, ikasteko baliabideak emango dizkizuegu, egin behar duzuen lana errazteko.
Nahiz eta klasean ez egon, etxean mila gauza egin ahal dituzue eta seguru gaude ahal duzuen guztia egingo duezuela. Horretarako gure laguntza eta familiarena izango duzue, eutsi goiari eta orain arte egin duzuen moduan jarraitu.


LARS ZONBIA

Lars Zonbia IKUSI