lunes, 1 de junio de 2020

ORDUAK / LAS HORAS


Matematikan orduak ikasten ari gara. hona hemen bideo batzuk ikasteko  eta praktikatzeko.

Bideo hauetan bada gauza bat oker dagoena /  Hay una cosa que no está bien en los vídeos
Cuando en castellano se dice y media en euskera decimos eta erdiak. Adibidez: bost eta erdiak.



 

miércoles, 29 de abril de 2020

AMAREN EGUNA!!!!

Datorren Maiatzaren 3an, Maiatzeko lehen igandean, amaren eguna ospatuko dugu urtero bezala.

Amatxoren egunerako oparia egiteko proposamen bat bidaltzen dizuegu:



        https://www.youtube.com/watch?v=odB2tOKZCQU

ETXEALDITIK EUSKARALDIRA!!  ERRONKA (2) 💕💜💚🔵🔴


Etxeko euskarako irakasle maiteak, zer moduz zoazte?
Asko praktikatu edo ikasi al dute zuen etxekoek?
Dagoeneko, koloretako zenbat zirkulu lortu duzue? 🔵🔴⭕⬤

Hasieran, etxean  irakasteko erronka bota genizuen. Orain beste ariketa batzuk proposatzen dizkizuegu etxekoei edota ingurukoei gehiago irakasteko:

1- Jarraitu  aurreko egunetako agurrak, gauzen izenak eta esaldi errazak praktikatzen.

2- Atera partxisak, antzara-jolasak (oca), dominoak edota karta- jolasak eta irakatsi zenbatzen euskaraz: bat, bi, hiru... Jolas horietan erabiltzen diren esamoldeak ere bai : nik irabazi dut!/ zuk galdu duzu; nire/zure txanda da ; bota dadoa/karta...

3- Orain egunero alditxo bat kalera atera ahal zaretenez, ezagunei, dendariei, auzokideei euskaraz agurtu eta dakitenekin euskaraz hitz egin  eta kontatu zer egiten ari zareten.

4- Horman, leihoan edo balkoian jartzeko txartelen bat prestatzen baduzue mezua euskaraz ere idatzi.


Komentarioetan idatzi ahal duzue nola doan erronka zuen etxeetan eta nahi baduzue bidali zuen zikuluen argazkiak!






LARS ZONBIA

Lars Zonbia IKUSI